Mugimenduzko Irudien Laborategia
- jun 18, 2012 from 10:00 am to 10:00 am

Mugimenduzko Irudien Laborategia

Parte-hartzaileak

KOORDINATZAILEA: ISABEL HERGUERA

EKINTZAK


The Bell Rock (kanpai bat arrokan): tailerra sarean

 

Koordinazioa: Isabel Herguera, José Belmonte
Data: ekainaren 18tik 22ra
Ordua: 10:00-18:00
Parte hartzaileak: 8 gehienez
Izena emateko azken eguna: ekainak 13. Bidali zure datu pertsonalak, curriculuma eta motibazio gutun bat info@arteleku.net  helbidera.

Tailer hau internet bidez egingo da, online, ikus-entzunezkoen bost zentrotan aldi berean, Artelekuk koordinatuta. Hauek dira zentro horiek:

•    ARTELEKU, Donostia. Koordinazioa: Isabel Herguera eta José Belmonte. www.arteleku.net
•    King Abdulaziz Center for World Culture School. Saudi Arabia. Koordinazioa: Juan Camilo González. www.kingabdulazizcenter.com
•    Cinematic Arts - University of Southern California. Los Angeles, Kalifornia. Koordinazioa: Juan Camilo González. http://anim.usc.edu/index.html
•    Quickdraw Animation Society, Alberta (Kanada). Koordinazioa:Richard Reeves. http://quickdrawanimation.ca
•    Centro Atico y Facultad de Artes - Pontifícia Universidad Javeriana, Bogota (Kolonbia). Koordinazioa: Cecilia Traslaviña. <http://www.javeriana.edu.co> ; Moebius Animación <http://www.animamob.com> 

 

  Iaz hasiera eman genien sare ekoizpeneko tailerren (Hondoko Itsasoa,

2011) bigarren edizioa dugu honako hau. Tailerren xedea da animazio-segmentua sortzea, hilotz bikaina (cadavre exquis) joko dadaistaren lan dinamikaz baliatuz. Sareko lana izango da, ikus-entzunezkoen bost zentroetan aldi berean garatuko dena. Parte-hartzaileek beren lana egingo duten beste zentroetako taldeek egindako marrazkietatik abiatuta. Azken emaitza hibrido bat izango da, astebeteko tailer saioan egindako ekarpenenez osatua. Azken buruan,  narrazio bat izango da, saioko animazio zikloen elkarreraginaren bidez sortuko diren irudi-asoziazioen gainean eraikia. Xabier Erkiziak egin duen soinu banda izango da animazioa bideratzeko oinarria edo formatua.

 

Kanpai bat arrokan

da sare ekoizpeneko tailerraren bigarren edizio honi eman diogun izena, eta edizioarengai ardatza nabigazioko tresnak izango dira. Itsas zabalean eraiki diren itsasargietako zaharrena dugu The Bell Rock, eta zutik dirau oraindik. Itsasargi hori eraiki zuten itsasertzetik 18 kilometrora, 5 metroko sakoneran. Kondairak dioenez, arroka horren gainean kanpai erraldoi bat jartzea bururatu zitzaion fraide bati, inguruan gertatzen ziren naufragio ugariei amaiera emateko. Fraidearen ustea zen olatuek eta ekaitzek, itsasgoretan, kanpaiari eragingo ziotela eta nabigatzaileak kontuz eta erne ibiliko zirela.

 

ODRADEK

 
 Animazio espektraleko tailerra, Marcel Pié Barba eta Pere Ginard zorabiotan, aldrebeskeriatan, lurrunketetan eta absentziatan adituek emana.

 

Data: uztailaren 9tik 25era
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Partaideak: gehienez 8
Izena emateko azken eguna: ekainak 2. Bidali zure datu pertsonalak, CV eta motibazio gutun bat info@arteleku.net helbidera.

 

 Abiapuntutzat harturik Odradek, Franz Kafkaren Aita familiakoaren kezka (Die Sorge des Hausvaters) ipuinean agertzen den izakia, film kolektibo guztiz esperimentala egingo dugu tailerrean. Filma sortzean, era askotako animazio-teknikak hibridatuko ditugu: stop motion-en aldagai guztiak; fotogramen  manipulazio analogikoa; marrazki bizidunak; collagea; eta abar. Prozesu horiek lagunduko digute, gutxieneko azpiegitura bat izanda, norberak bere adierazpideak, neurri batean ezustean harrapatuko gaituztenak, arakatzen.

 

Tailerreko lanarekin uztartuta, laburmetrai batzuk ikusiko ditugu, proposamenaren ahalmena geureganatzen eta ulertzen lagunduko digutenak. Emanaldien aurretik, laburmetraien testuingurua azalduko digute labur, eta egilea eta erabilitako teknika aurkeztuko dizkigute.

 

BIOGRAFIAK

 

Marcel Pié Barba (Bartzelona, 1980). Artista hau animazioko errealizadorea da, Bartzelonako Arte Ederretako Fakultateko irakaslea eta Estampa (tallerestampa.com) estudioko diseinatzailea (sortzailetako bat ere bada). Animazio esperimentalaren alorra landu du batez ere, eta bere lanak Espainiako nahiz atzerriko jaialdi eta museotan proiektatu ditu. Horietako batzuk dira Tate Modern, New Yorkeko Anthology Film Archives, Australian Centre for the Moving Images, Reina Sofía museoa, MACBA, Laborala, CCCB eta CaixaForum.

 

Pere Ginard,  Ilustratzailea, zinemagilea eta, Laura Ginès-ekin batera, Laboratorium (www.laboratorium.cat) mikrofaktoriaren sortzailea. Mikrofaktoria horretan, film eta argitalpen esperimentalak ekoizteaz gain, ilustrazioak eta grafikoak egiten dituzte prentsa eta telebistarentzat. Bere filmak eta marrazkiak Estatuko nahiz nazioarteko arte-zentro ugaritan aurkeztu ditu, liburuak argitaratu ditu, eta sariak irabazi ditu argazkigintzaren, ilustrazioaren eta ikus-entzunezkoen alorretan. Duela urte batzuez geroztik, zinema esperimentaleko eta animazioko ikastaroak ematen ditu Bartzelonako Massana eskolan.

 

Mundua miniaturan: haurren tailerra

 
Zuzendaritza: Stefanino de Angelis eta Marco Ieie.

Data: abuztuak 9
Ordutegia: 16:00-20:00
Parte hartzaileak: haurrak eta helduak (denen artean 40 lagun gehienez).
Izena emateko azken eguna:  abuztuak 3. Bidali zure datu pertsonalak info@arteleku.net    helbidera, edo deitu 943 453 662 telefonora.

 

Hiriak miniaturan

 

Tailer honetan, sei hiri diseinatu eta eraikiko ditugu material birziklatuaren bidez (pintzak, tapoiak, plastikozko poteak, CDak, boligrafoen armazoiak, ea abar). Hiri bakoitzak [zurezko xafla bat] berezko izaera izango du eta, tailerra amaitzen denean, xafla guztiak elkartuko ditugu, hiri bakar bat osatzeko. Tailerraren azken orduan, ikus-entzunezkoen errepresentazio txiki bat egingo dugu: itzal txinatarrak eta beste efektu batzuk proiektatuko ditugu hirian. Haurren partaidetzarekin egingo den antzezpen horren helburua da natur inguruneaz gehiago jakitea. Parte-hartzaileek (helduek nahiz umeek) ikuskizuna taxutzen ikasi ahalko dute, ekintzaren, pinturaren, soinuaren, ahotsaren eta argi mugimenduaren bitartez.

 

ICal
Document Actions