Tailerraren koordinatzailea: Naroa Pérez
Irakaslea: Oscar Molina
Lekua: Arteleku
Data: urriaren 29tik 31era
Ordutegia: 11:etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara
Prezioa: 60, 01€
Izena emateko azken eguna: Urriak 24. Bidali zure datu pertsonalak info@arteleku.net.helbidera.
Kameraren atzean argazkigintzako sorkuntza prozesuari buruzko tailerra da, teorikoa eta praktikoa. Oscar Molinak sorkuntza prozesuaren faseetan barrena ibilbide bat egitea proposatzen digu, prozesu horretan, argazkiagintzaren praktika proiektu pertsonal baten berariazko emaitza izango litzateke. Azken buruan, norberaren sorkuntza-gaitasuna luze eta zabal hedatzen zerk laguntzen eta zerk zailtzen duen aztertu nahi da. Hau da, gure ideiak eta kontzeptuak zeintzuk diren aztertuko dugu, honela proiektu helduak eta osatuak egiteko.
Lantegian zehar, Oskar Molinaren proiektu adierazgarri batzuen azaldutako proiekzioak egingo dira, bai eta era nahi duten parte hartzaile haien lanen ikustaldiak.
Oscar Molina, Madrid, 1962.
(http://www.oscarmolina.com/omesgcurri.html)
80ko hamarkadaren hasieratik, bideo, argazki, deseinu grafiko eta musikako ikasketak egin ditu. Hamarkada horretan barrena, enkarguzko bideoak eta argazkiak egin zituen batez ere, hainbat enpresarentzat. Garai horretakoak dira bere lehen argazki-serieak ere. 87ko urtean, bere argazki-estudioa antolatu zuen eta Objektuak seriea lantzen hasi zen.
90eko hamarkadaren hasieran, egutegi bateko argazkiak lanari eman zion hasiera; bere lehen proiektu irekia eta denboran mugarik gabea da. Beste aldetik, 90eko hamarkadaren hasiera horretan ekin zion argazkigintzari buruzko tailerrak eta mintegiak antolatu eta koordinatzeari, zeinetara argazkilari ospetsuak gonbidatzen zituen. Hasieran, bere Madrilgo estudioan antolatzen zituen, eta Cabo de Gatan ondoren, 1997tik 2000ra arte, Mestizo elkartearekin elkarlanean. 96an, isiltasun irekia proiektua aurkeztu zuen. Urte horretan bertan, Kameraren atzean ikastaroa eman zuen lehen aldiz, Jeanne Chevalier argazkilari suitzarrarekin elkarlanean. 97an, Cabo de Gatara joan zen bizitzera (Almeria), eta, 98an, Photolatente proiektua hasi zen lantzen.
Testu ugari idatzi ditu argazkigintzari buruz, eta haren obra bilduma publiko eta pribatu askotan dago. Gaur egun, Denborari buruzko historia txiki bat eta Amonitak proiektuekin dabil Gassendi Museoarentzat (Digne., Frantzia). Museoa liburu eta erakusketa bana prestatzen ari da Haute-Provenceko geologi erreserbari buruz. Almerian bizi eta lan egiten du. Bertan, bere argazki proiektuak alde batera utzi gabe, Cabo de Gatako argazki tailerrak antolatzen jarraitzen du, unean uneko argazki ospetsuenekin. Kameraren atzean tailerra ere ematen du eskuarki.
Informazio gehiago Molinaren obrari buruz: www.oscarmolina.com