“Ikuspegi fotografikoa” Argazkigintzaz jabetzeko ahaleginean
Tailerra
2012/12/17 - 2012/10/19

“Ikuspegi fotografikoa” Argazkigintzaz jabetzeko ahaleginean

Parte-hartzaileak


Koordinatzailea:Naroa Peréz
Irakaslea: Eduardo Momeñe
Lekua: Arteleku
Data: Abenduaren 17 tik 19ra
Ordutegia: 11etatik 13.30etara / 16:00etatik 19:30etara
Prezioa: 60,01€
Izena emateko azken eguna: Abenduak 10. Bidali zure datu pertsonalak eta CVa info@arteleku.net. helbidera.


Ikuspegi fotografikoa tailerra  argazkia adierazpen eta sorkuntzaren bitarteko gisa erabiltzen duten  argazkilariei bideratua dago. Lantegian zehar argazkiagintzaren historian  barrena ibilbidea egingo da, garai ezberdinak  eta izen handiko argazkilarien  lanak, eta beste erreferentzia kultural desberdinak ikertuz gure berezko egitura eta hizkuntza fotografikoa sortzeko helburuarekin. Pisu estetikoa duten irudien sormena ikertuko da zinema, literatura, edo pintura bezalako beste disziplina artistikoen ikuspegitik ere.


Ikuspegi fotografikoa ez da espekulazioaren tailer bat, ezta ere argazkiari buruzko gogoeta abstraktuaren tailer bat. Aitzitik, argazkigintza ulertzeko saio bat izango da, gure argazkiak kontzienteagoak eta, beraz, adimendunagoak izan daitezen.Gure argazkigintzako prestakuntza gure  argazkigintza praktikaren eta irudi sendoagoak lortzeko daukagun gaitasunaren oinarria baita.

Eduardo Momeñe argazkilaria da, eta artikulu eta saiakera ugari idatzi ditu argazki estetikari buruz, nahiz eta argazkigintza erakusteak eman dion argazki sorkuntza ulertzeko berezko modu hori.  Ikastaro, tailer eta mintegi ugari eman ditu, eta ospe handiko argazkilariak daude bere ikasleen artean. Bere proiektu garrantzitsuetako batzuk –esate baterako La puerta abierta telebistako seriea eta Fotografías aldizkaria-, laurogei eta hamarreko hamarkadan gauzatuak, erreferentziako obrak dira benetako Argazkigintzaren zabalkundearen ikuspuntutik.
Haren azken argitalpena, La Visión Fotográfica, Curso de fotografía para jóvenes fotógrafos, izango da tailer hau egiteko abiapuntua. Obra horren bosgarren argitalpena egin da jadanik.
Eduardo Moñeren argazkiak bilduma publiko eta pribatutan daude eta, 70eko hamarkadaz geroztik, hainbat herrialdeetako galeri eta erakundetan erakutsi dira.
Madrilen duen estudioan, modako, ilustrazioko eta erretratuko argazkiak egin ditu Vogue, Marie Claire, Elle, AD eta Style aldizkarietarako.
Gaur egun argazkien erakusketa berri bat ari da prestatzen, argazkigintzari buruz beste liburu bat ari da egiten, eta bideo dokumental bat ari da atontzen Europari buruz.
www.eduardomomene.com

iCal
Dokumentu Akzioak