T1: etxebizitza moduloa
Tailerra
2010/07/12 - 2010/07/17

T1: etxebizitza moduloa

Parte-hartzaileak

Tailer hau Arkitektura Kolektiboak 2010 topaketaren barnean kokatzen da. Honen helburua etxebizita-modulu merke eta autoeraikiekin lan egitea da.

Straddle3, Recetas Urbanas, M-etxea eta Todo por la Praxisek eskainia

Data: Uztailak 12tik 17ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Parte hartzaileak: Irekia, webgunean izena ematea beharrezkoa delarik, edozein hiritarri zuzenduta, jorratuko den gaiaren inguruko ezagutza izan edo ez izan.

Izena emateko epea: Uztailak 9. Izen-ematearen kostua 10€-koa da, topaketaren antolaketan boluntario-lanengatik trukatzeko aukera egongo delarik. Izena emateko, Formulario hau bete.

Edukiontziak gaur egungo etxebizitzari alternatiba egiazko eta eraginkorrak direla abiapuntutzat hartuta, hauetako batzuk etxebizitza gisa moldatuko dira, topaketan zehar erabiltzeko. Etxebizitza nomada edo ibiltarien gaia jorratuko da, eta Zirizako egokitzapen lanak egingo dira ere.

Nori dago zuzenduta?

Eraikinen autoeraikitzean interesatuta dauden pertsona eta kolektiboei zuzenduta dago.

Nortzuk gara?

Arquitectura Kolektiboak hiri inguruaren eraikitze partizipatiboan interesatuta dauden pertsona eta kolektiboen sare bat da. Pasaian bilduko da 2010eko uztailak 19tik 25era, proposatutako jarduera eta gaietan interesatutako hiritarrekin abileziak elkartrukatzeko eta gogoetak banatzeko.

Topaketa espazio publikoan etxebizitza-prototipo eta hornikuntzekin esperimentatzeko aukera izango da, eta erabili gabeko espazioen birziklaketa era bai; kasu honetan Ziriza, topaketaren leku nagusia.


http://arquitecturascolectivas.net

iCal
Dokumentu Akzioak