DINAMIK(TT)AK'08
Tailerra
2008/07/14 - 2008/07/25 | Arteleku

DINAMIK(TT)AK'08

Parte-hartzaileak

DINAMIK(TT)AK sormenari buruzko auzolandegia da. Sormenaren inguruko ikasketak (moda, arte ederrak, arkitektura, diseinua, publizitatea, komunikazioa, zinea…) egin nahi dituzten batxilergoko azken urteko eta erdi mailako zikloko ikasleei zuzendua dago. Ekimenaren helburua da irudikapen plastikoa bideratzeko teknikez haratago, sormen-prozesuak errealitatean eta gizartean eragiteko tresna gisa ulertzea eta lantzea.

Auzolandegian tailerrak, irteerak, eztabaidak, pelikulak, kontzertuak eta taldean burutu beharreko lanak uztartuko dira. Partehartzaileek zenbait sortzaileren lana ezagutzeko aukera izango dute eta beraiekin elkarlanean jardungo dira. Gainera, teknologia berriak (ikusentzunezkoak, mugikorrekin grabatutako filmak, webgune sozialak...) eta izaera plastikoagoa duten beste batzuk (performance, moda, diseinua, serigrafia, marrazkia...) elkartzea ahalbidetuko duten ekintzak egingo dituzte.


Parte hartzeko deialdia zabalik dago ekainaren 13 arte. Oinarriak www.dinamikttak.com webgunean daude kontsultagarri.

iCal
Dokumentu Akzioak