BRUCE McCLURE: 16 milimetroko proiektagailua tresna sortzaile gisa
Tailerra
2007/09/18 - 2007/09/20

BRUCE McCLURE: 16 milimetroko proiektagailua tresna sortzaile gisa

Parte-hartzaileak

Proiekzioaren aukera sortzaileen inguruan artista askok ikertutako metodoen azalpenarekin hasi ondoren, tailerrean erakutsiko zaigu McClurrek zein eratan sortzen dituen saio hedakor eta hipnotikoak 16 milimetroko proiektore eraldatuekin.

Ordutegia: 16:00-19:00 (20an izan ezik, 11:00-14:00)
Gonbidatua: Bruce McClure


Baliabide sortzaile gisa proiektagailu zinematografikoaren erabilpenari buruz ikasteko aukera paregabea da tailer hau zinema artista eta zuzendarientzat. Proiekzioaren aukera sortzaileen inguruan artista askok ikertutako metodoen azalpenarekin hasi ondoren,  tailerrean erakutsiko zaigu McClurrek zein eratan sortzen dituen saio hedakor eta hipnotikoak 16 milimetroko proiektore eraldatuekin. 16 milimetroko proiektagailua esku artean izateko aukera izango dute parte-hartzaileek, bai eta horren funtzionamendua ikasi eta hainbat ideiekin esperimentatzekoa ere. Aukera handia da, batetik, bideoaren eta zinema artistikoaren historia gainetik/azaletikezagutzen dutenentzat edo batere ezagutzen ez dutenentzat, eta bestetik, filmaren aukera kontzeptual eta teknikoei buruz gehiago ikasi nahi dutenentzat.

Bruce McClure zinemagileak gauza ikusgarriak egiten ditu zinema proiektagailuekin. Erabiliz metalezko pieza zulatu txikiak, filmen loopak, eraldatutako proiektagailuak eta beste konponketa eta eraldaketa batzuk, McClurerrek sortzen ditu argi eta iluntasuneko abstrakzio harrigarriak, Mark Rothkoren pinturen antza duten patroi eta ehundurak, itzal eta profil bitxiak eta beste hainbeste ikusmen-efektu izugarriak, begiarentzat atseginak eta buruarentzat iradokitzaileak direnak. Bere lana leku ugaritan proiektatu da, hala nola, Withney Biennial, London Film Festival, Lincoln Center zentroko Walter Reade Theater, Ann Arbor Film Festival espazio eta jaialdietan eta Iparramerikako eta Europako beste espazio eta jaialditan.


ERTZ beste musiken 8. jaialdiko programazioaren parte izan ziren ikuskizun horiek.

[www.ertza.net]

 

iCal
Dokumentu Akzioak