Walter Langelaar//Paralevel

Walter Langelaar//Paralevel

'Paralevel' proiektua aldaketa-serie bat da: egitura edo eraikin bati bideojoko-maila ematen diote, haren arkitektura fisikoaz gain eta harago dagoena. Instalazio horiek galeria-esparru fisikoari erantzuten diote, hura islatuz eta betikotuz. Lantegi honetan interfaze-geruza gehigarri bat garatuko dugu, esparru errealean eta birtualean ageri diren joko-objektu gisa.

Lantegiaren helburua bideojoko-esparruko objektu eta gertaerak kontrolatzen dituzten sentsoredun objektu fisikoak sortzea da. Objektu horiek bideojokoen mundutik ateratakoak dirudite: 3 dimentsioko eredu, zurgintza, bideojokoetako egitura inprimatu, sentsore eta interfaze-hardwarearen arteko konbinazioak dira.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus http://paralevel.lowstandart.net

 

Lankidetza-motak: 3D-modelatzaileak (poligono gutxiko+ehundura mappinga), zurgintza, sentsoreak eta interfazeak (Arduino/HID), softwarea (PD, OpenCV, OpenArena, GtkRadiant)

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 15). Walter Langelaar//Paralevel. Retrieved marzo 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/artxiboa/interactivos-09-arteleku.-gertakari-mistoak-euskarri-hibridoetan/proiektu-aukeratuak-5. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License