Serigrafia tailerra
Tailerra
2004/10/01 - 2004/10/29 | Arteleku

Serigrafia tailerra

Parte-hartzaileak

Serigrafia tailerra

Serigrafia inprimaketa grafikoko sistema bat da eta euskarri nahiz modu ezberdin ugaritan irudiak erreproduzitzeko aukera eskaintzen du. Erabilera askoko aplikazioak dituenez oso tresna baliagarria (ezinbestekoa zenbaitetan) bihurtu da produkzio artistikoan.
Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakondu ahal izateko, baita esperimentazioaren bidez serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte proiektuak egin ahal izateko bideak bilatzeko ere.

Lantegiak bi aldi jarraitu izango ditu: Lehenengo egunetan, lantegiko arduraduna den NEREA ZAPIRAINen zuzendaritzapean, serigrafiako funtzionamenduan eta oinarrizko prozeduretan lehen urratsak egingo dira eta makineria eta tresna bereziak erabiltzen hasiko dira.

Ondoren eta PEPE ALBACETEren ikuskapen eta aholkularitza teknikoarekin, onartuak izan direnek beren proiektuak egingo dituzte serigrafia lantegiaren egituraz baliatuta; egitura hori osatzeko kamisetetarako lau besoko makina bat eta zeramikazko kalkoetarako labe bat erantsi dira. Halaber, eta beharrezkoa izanez gero, Artelekuko azpiegitura orokorra erabili ahal izango da: egur, burdin, argazkigintza, multimedia lantegiak eta abar. Erabiliko diren materialen kostuaren zati bat Artelekuk ordainduko du ezarritako mugen barruan eta proiektu bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.

iCal
Dokumentu Akzioak