A-n-t-e-n-a-k))))
Jardunaldiak | Topaketa
2004/11/07 - 2004/11/14 | Arteleku

A-n-t-e-n-a-k))))

Parte-hartzaileak

Azaroaren 7tik 14ra jardunaldi batzuk antolatuko dira, hiria eta Informazio medioen arteko lotura eta hartuemanak eztabaidatzeko. Hiri egitura berrien garai honetan, teknologien ugaltzeak eragindako zenbait fenomenoren azterketa.

Koordinazioa: Amatau TV

Lekua: Bilbo

1. Masabideak

Sare informatikoek hirian jokatzen duten papera dela eta, jardunaldi hauetan hausnarketa kritiko bat bultzatu nahi da, talde eta pertsona ezberdinen lan eta proposamenak aurkeztuz. Bartzelona, Madril, Iruñea, Erroma eta Livornotik gonbidatu ditugun komunikazio eta trukaketa esperientzia ezberdinenetan arituak diren artista, gidoigile, pentsalari, eta malabarista iaioenekin. Hitzaldi, mahai inguru eta proiekzioez gain, astebururako lantegia eta itsasontzi bidai bat biltzen ditu egitarauak.


2. % Hiria

Hiri produktibotik hiri produktorako jauzian aurkitzen da Bilbo ere, auzoak operazio kirurgikoetan eta topaketa lekuak zonalde publizitarioetan bihurtzen diren bitartean. Izan ere hiria dekoratu gisa hartzen den orduan, jendearentzat bizimodu saiakera ezberdinen eta errealitate askoren tokia dela ahazteko arriskua dago. Guztia informazio medioek hiritarraren sentsibilitatea bideratzeko duten gaitasunaren erakustaldi batean amaitzeko. “Arriskua dagoen lekuan bertan, salbamena hazten da” dio kopla zaharrak. Bitartean ondare publikoaren pribatizazioa eta erabateko indibidualismo basatariaren, elkar-ulertzeko lekuen bilaketa, premiazkoa izango da.

iCal
Dokumentu Akzioak