Eddie Prévost - No sound is innocent
2003/08/18 - 2003/08/21

Eddie Prévost - No sound is innocent

Parte-hartzaileak

Perkusionista eta 60. hamarkadan aitzindari izan zen AMM eraketaren kofundadore, Eddie Prévost inprobisazio erradikalaren mugimenduaren aurrekoa eta eszena hortako izenen artean nabarienetako bat da. Londreseko Musika Kolektiboari (LMC) esker berak zuzendutako astebeteko workshopatik gaur egungo inprobisatzaile interesgarrienen arteko asko eta asko pasa dira.

Artelekun eskaini zuen tailerrean taldeko eta bakarkako inprobisazioaz hitz egin zuen, parte hartzaileekin saioak antolatuz. Helburu nagusia bakoitzaren aukerak aztertzea izan zen, horietan sakonduz, tresnan eta inguruan. Bukatzeko, 22an kontzertu bat eskaini zuen bere gaur egungo proiektuetako batekin, SAKADA, Mattin eta Xabier Erkizia euskal artistekin batera.

 

info gehiago: www.matchlessrecordings.com

iCal
Dokumentu Akzioak