63 Kultura itzulpenak

Zehar #63

63 Kultura itzulpenak

Kultura itzulpen ariketek batak besteari jarraitzen diote, bai egunerokotasunean eta baita hurrengo orrialdeetan ere. Itzulpenek kode eta objektuen artean erlazio posibleak irudikatzen dizkigute, mekanikotasunetik haratagoko harreman bide berriak eraikitzearekin batera. Itzulpenarena ariketa errepikakorra izan arren, eta ariketa errepikakorra delako da berria hauetatik ondorioztatzen den informazioa.

Itzulpengintza norberak egunero egiten duen ekintza da. Inguratzen gaituzten kodeak ulertzeko, horietaz baliatzeko eta horiek eraldatzeko ekintza. Ulermen, baliatze eta eraldaketa hau aurrera eramateko teknika ezberdinak erabiltzen ditugu. Hona ekarri ditugunak, teknika ezberdinetatik eta teknika ezberdinez hitz egiten diguten esperientziak dira.


ZEHAR_63_EU.pdf — PDF document, 1632Kb
Acciones de Documento