56 Artxiboaren gaitza

Zehar #56

56 Artxiboaren gaitza

Ezarritako hariari jarraitzen

Zer da editorial bat?
Zer ikusi dut, zer irakurri dut, zer esan didate artxibo ofizialaren eta erakusketaren eta ekintza kulturalaren bidegurutzean, ekitaldi kulturalen, eboluzio teknologikoen lekukoak, "ikustea, entzutea eta abar da lekuko izatea, baina lekukotasuna ematea, hitz egitea da beti, diskurtso bat izatea, bere gain hartzea, sinatzea. Diskurtsorik gabe ezin lekukotasunik eman"*. Hemen idazki eran bilduriko diskurtsoak, garai batean, politika batean kokaturik daude, eta horretaz jakitun dira, jadanik iraganean orainaren aztarna diren ber.

Zer irakurri dut orduan? Gorputzaren, behatzen, begien, irakurketaren oroitzapena lehen iragazki gisa. Artxibo historikoaren eta artxibo kulturalaren arteko lotura horri erakusketa dei diezaiokegu. Arte objektua jadanik dokumentu gisa, jadanik artxibo gisa, desagertu eta inoiz itzuliko ez den objektuaren eta objektuaren testuinguruaren ordezkatzaile fetitxista. Egintza, obra, diskurtsoak oro, beste hainbat aberastasun eta empowerment iturrirekin loturik kokatzea. Egintza, obra, diskurtsoak oro beren ingurunean, beren harreran kokatzea. Muga beti gaindituak: obraren eta lanaren artekoak, dokumentuaren, artxiboaren eta artearen artekoak, egilearen jarreraren eta jabetza nahiaren artekoak.

Testu bakoitzak aztertuko duen autoreak ikusi edo egin duenaren baldintzei buruz, zeren autorea eboluzio teknikoan, politikoan kokatzen baita, zeren autore horiek denboran kokatzen baitira, gainerako autore, erakunde, teknikekin loturik daudela. Testuak, obrak, lekukotasunak, dokumentuak egoeran. 


*Derrida, J. & Stiegler, B. Echographies de la télévision, Paris : INA/Galiée, 2002

 

Laurence Rassel

 


zehar56.pdf — PDF document, 1668Kb
Document Actions