Zehar #56 56 Artxiboaren gaitzaEzarritako hariari jarraitzen Zer da editorial bat? Zer irakurri dut orduan? Gorputzaren, behatzen, begien, irakurketaren oroitzapena lehen iragazki gisa. Artxibo historikoaren eta artxibo kulturalaren arteko lotura horri erakusketa dei diezaiokegu. Arte objektua jadanik dokumentu gisa, jadanik artxibo gisa, desagertu eta inoiz itzuliko ez den objektuaren eta objektuaren testuinguruaren ordezkatzaile fetitxista. Egintza, obra, diskurtsoak oro, beste hainbat aberastasun eta empowerment iturrirekin loturik kokatzea. Egintza, obra, diskurtsoak oro beren ingurunean, beren harreran kokatzea. Muga beti gaindituak: obraren eta lanaren artekoak, dokumentuaren, artxiboaren eta artearen artekoak, egilearen jarreraren eta jabetza nahiaren artekoak. Testu bakoitzak aztertuko duen autoreak ikusi edo egin duenaren baldintzei buruz, zeren autorea eboluzio teknikoan, politikoan kokatzen baita, zeren autore horiek denboran kokatzen baitira, gainerako autore, erakunde, teknikekin loturik daudela. Testuak, obrak, lekukotasunak, dokumentuak egoeran.
Laurence Rassel
zehar56.pdf ![]() Document Actions |
|