Enthusiast: archive

Garai sozialistan Polonian izandako zaletuentzako zineklubentan egindako ikerketa sakon baten emaitza da Enthusiasts: archive

proiektua. Bildu, zaharberritu eta jendearen eskura jarritako zenbait film amateurren artxibo kritikoa da, eta bere eduki guztiak Creative Commons License-ren baimena dute. Lizentzia horrek bermatu egiten du artxibotik interesgarria izan daitekeen edozein film, testu edo irudi erabili, kopiatu, batzuetan aldatu eta birbanatzeko eskubidea. Une honetan askotariko gaiak jorratzen dituzten hemezortzi pelikulek osatzen dute Neil Cummings eta Marysia Lewandowskak sortutako artxiboa, baina etorkizunean askoz gehiago izango dira. Interesa duen orok lan horiek ikusteko aukera izan dezan formato ezberdinetan ipini dituzte sarean.


Enthusiasts: archive Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Varsoviako Centre for Contemporary Art Ujazdowski Castle-ek lagundutako proiektua da.

 

1188.jpg
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, junio 09). Enthusiast: archive. Retrieved abril 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/proiektu-egoiliarrak/enthusiast-archive. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License