382 Boletina

- Ideien Hiri Azoka

 

HITZALDI IREKIA + FOROA

Tailerrarekin paraleloki bihar,  ostirala abenduak 18 arratsaldeko 19:00etan, STEALTHen hitzaldi irekia izango da Artelekuko hitzaldi aretoan.

Bestetik, Foroak martxan jarraitzen du.

 

Informazio gehiago

urban market place

 

 

 

- Feministaldia 09

 

JAIALDIA + ERAKUSKETA

Plazandreokek antolatuta, datorren abenduak 18 eta 19an Artelekun FEMINISTALDIA Kultura Feministaren IV Jailadia gertatuko da.

Gonbidatuak: Amelia Valcárcel, Victoria Sendón, Diana Aller, Olatz Acosta, Ciclobollos de Lavapiés, Iratxe Retolaza, Olga Lipovskaya, Isabel Franc, Susanna Martín, Josune Muñoz, Consonni, Belle crö, Fem Art, Gracia Trujillo, Rosa Reitsamer & Mª José Belbel, La Omega, Maha, Plácida Ye-Yé...

 

Gainera, Jaialdiarekin paraleloki, "Disparos sobre blanco" erakusketak publikoari irekita jarraituko du abenduak 20ra arte, Artelekuko gune balioaniztunean.

 

Informazio gehiago

feministaldia

 

 

 

- Mugatxoan: Webgune berriaren eta "Mugatxoan hamar" dokumentalaren aurkezpena

 

Abenduak 22, arratsaldeko 20:00etan

"Datorren udako epeltasunetik, “Mugatxoan hamar” proiektuaren hamar urteak zuokin guztiokin banatzea helburu duen dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu. Hamar ekainetan udako solstizioa ospatu ondoren, pentsatu dugu agian ez dela ideia txarra neguko solstizioa ospatzea, azken finean ziklo berri baten hasiera ospatzea adierazi nahi du eta.

Zuek guztiak etortzea espero dugu, asko eta asko izateko, eta horrela, neguko gau batean beroa sortzeko."

Mugatxoan

 

Informazio gehiago

cita de verano

 

 

 

- Hondakinak

 

TAILERRA

Daniel Canogarrek eskainia

Data: Urtarrilak 25etik 29ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara

Parte hartzaileak: 15

Izena emateko epea: Urtarrilak 13. Bidali zure datu pertsonalak , zure CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Argazki kredituak: Max Estrella Galeriaren adeitasuna. Daniel Canogar VEGAP

Hondakinak tailerrak parte hartzaile guztiak gonbidatzen ditu arkeologo lanetan aritzera zabortegi, txatartegi, desguaze eta bertan behera utzitako orubeetan, toki horietan hainbat hondakin aurki baitaitezke. Halaber, tailerrean foro egoki bat antolatuko da hondakin horiek testuinguruan berriro kokatzeko eta artearen bidez zentzu berri bat emateko.


Informazio gehiago

hondakinak

 

 

 

- Zehar aldizkariaren Performance Edizioa 65. alea  aitzakitzat hartuta, Itziar Okarizek koordinatzen duen Foroak  martxan jarraitzen du Artelekuko webgunean.

 

- NOISE & CAPITALISM liburuaren argitalpenarekin aldiberean, Blogak irekita jarraitzen du.

 

 

 

 

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, diciembre 15). 382 Boletina. Retrieved abril 27, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/382-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License